Gizarte Ongizateko Arloak Irun Lagunkoia programaren berrikuntzak iragarri ditu. 2016an jaio zen programa; hain zuzen ere, hiria Hiri eta Komunitate Lagunkoien Sareari atxiki zitzaionean.
Irun Lagunkoia ekimenaren helburua da adinekoek eta edozein herritarrek udalerria hobetzen parte har dezaten bultzatzea, betiere adineko pertsonei begira. “Ingurune lagunkoiak bizitza independentea, zahartze aktiboa eta autonomia pertsonala bultzatzen ditu, osasun-, partaidetza- eta segurtasun-aukerak optimizatuta, horrela pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko” (MOE 2007).
2017an lehen diagnostikoa egin ondoren, herritarrek ere parte hartu zuten, berriz ere parte hartzeko deia egin da, Lagunkoitasun Plana egiteko eta ekintza berriak proposatzeko. Irungo Udalak lagunkoitasunerako ibilbide-orri berria aurkeztu du. Ekainean hasiko da bigarren fasea. Fase horretan, herritarrek hainbat alderdiri buruz duten iritzia jasoko da: gizarte- eta osasun-zerbitzuak, eraikinak eta aire zabaleko eremuak, garraioa, etxebizitza, parte-hartzea, errespetua eta gizarteratzea, enplegua eta komunikazioa eta informazioa.
Iritzia aurrez aurre eman nahi dutenek ere aukera izango dute Adinekoen Espazio Sozialetan egingo diren topaketetan parte hartuz emateko. Egun hauetan izango dira topaketak:
Ekainaren 5ean, astelehenean, BELASKOENEKO ESPAZIO SOZIALEAN, 16:30-18:30
Ekainaren 7an, asteazkenean, PALMERA MONTEROKO ESPAZIO SOZIALEAN, 16:30-18:30
Ekainaren 8an, ostegunean, ANAKA-PUIANAKO ESPAZIO SOZIALEAN, 16:30-18:30
Ekainaren 12an, astelehenean, SAN MIGELEKO ESPAZIO SOZIALEAN - 16:30-18:30
Ekainaren 14an, asteazkenean, BEHOBIAKO ESPAZIO SOZIALEAN, 16:30-18:30
Ekainaren 15ean, ostegunean, LUIS MARIANOKO ESPAZIO SOZIALEAN, 16:00-18:00
Herritarren iritzia jaso ondoren, proposamenak jaso eta haien alderdi teknikoa aztertuko da, herritarren ekarpenak bideragarriak ote diren ikusteko, horrela lagunkoitasun-plan bateratu bat sortzeko gure hirirako.