Talde eragileak, udal arduradun politikoekin batera, 2021eko ekintza-planaren ondorioak berrikusi dituzte.
Udal batzorde tekniko eta politikoarekin eta talde eragilearekin urtebetez egindako lan gogorraren ondorioak aurkeztu dira Muskizko Kultur Etxean.
2021ean egindakoaren errepaso orokorra egin eta baloratu da. Ondorioak oso positiboak izan dira, diagnostikoaren arlo batzuek erritmo onean egiten baitute aurrera, inguruabarrak gorabehera.
2022ari begira, lan-erritmo berarekin jarraitzea eta ezarritako helburuak betetzen jarraitzea aurreikusten da.