Pasira
Xehetasunak
Azkoitia (Gipuzkoa)
Helburuak
-
01
Komunitate-osasuna zaintzea, egunerokotasunean ohitura osasungarriak integratzeko mekanismoak eskainiz.
-
02
Adin handieneko biztanleen artean giza harremanak sendotzeko bideak eta foroak eskaintzea.
-
03
Erakundeen arteko sareak ehuntzea, ekintza komunitarioa bultzatzeko.
Metodologia
Ekimen erraza eta egokia da. Pertsona talde bat astero biltzen da paseatzeko eta solasaldi atsegin batez gozatzeko.
Adineko pertsonek Izarraitz Lanbide Heziketako begiraleek eta ikasleek lagunduta egiten dute ibilbidea, "Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta" erdi-mailako zikloa ikasten ari baitira. Ikastetxeko ikasleek diseinatu zuten Pasiraren logotipoa. Adin-tarte hain desberdineko pertsonen parte-hartzeak nabarmen aberasten du proiektua.