Abadiño
Abadiñoko Udalak eta Abadiño Lagunkoian elkartutako adinekoen elkarteek sustatutako “Zapatilla Proiektuak” aisialdiko eskaintza osasungarria diseinatu du, 7 ibilbiderekin, herria oinez zeharkatzeko eta osasuna hobetzeko.
Ibilbideak seinaleztatzeko, oinarrizko gomendioak eta pasealekuen trazadura jasotzen dituzten informazio-panelak jarri dira, luzera, zailtasuna eta gertuko parke bio-osasungarriak adierazita.
Traña-Matiena, Zelaieta eta Muntsaratz zeharkatzen duten ibilbide irisgarriek, gainera, berariazko seinaleak dituzte.
Batez ere bizi kalitatea eta osasuna hobetu nahi duten eta ibiltzeko ohiturarik ez duten 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ekimena da.