Roxario, sukaldaria
"Etorkizuna guk eraikitzen duguna izango da, jatetxeari dagokionez, talde bat sortzea gustatuko litzaidake, eramateko prest egongo dena, beti ere, lekuaren identitatea mantenduz"
Roxariok bizitza osoa darama baserri berdinean bizitzen, jada 7. belaunaldia da, abizen berdina mantenduz, baserri horretan bizi dena. Bere familia sagardogintzari lotua dago, besteak beste, bere anaiak Zapiain sagardotegiko jabeak dira. Eukal gizartean sagardoak eduki duen eta daukan garrantzia aipatzen digu, bere garaian baserri bakoitzak berea egiten zuelarik.
Bere hitzetan, emakumearen papera Euskadin oso garrantzitsua izan da, kanpora begira baino, etxe barruko antolaketan. Jatetxe berriak kenduta, orain artekoak etxekoandreek eramaten zituzten eta sukalde bakoitza norberari hoberen ateratzen zitzaion jakiaren arabera identifikatzen zen. Bere kasuan, bere sukaldea ezaguna da bakailao tortilagatik. Dakiena bere amagandik ikasi zuen, berak esan bezala "etxeko sukaldean ikasten da gehien"
Produktuei dagokionez "ezin dugu bereizten gaituzten produktuak hiltzen utzi, gurea mantendu eta defendatu behar dugu, bestela globalizazioan eroriko gara". "Jaki on baten oinarria erabiltzen ditugun produktuak dira, manten dezagun gure herria, gure abeltzantza, eta batez ere, gure izatea".