Joan edukira
Letra-tamaina::100% Gaia:light Testuaren tartea:0

UDALAK ZUMARRAGAKO ADINEKOEN KONTSEILUA SORTUKO DU

Argitalpen-data: 

UDALAK ZUMARRAGAKO ADINEKOEN KONTSEILUA SORTUKO DU

Zumarragako Gizarte Zerbitzu Komunitarioen “ELKARZAINDUZ” I. Udal Planaren barruan, Zumarragako Udalak, Gizarte Zerbitzu arloaren bitartez, Zumarragako Adinekoen Kontseilua sortzen hasi da.

Zumarragako Gizarte Zerbitzu Komunitarioen “ELKARZAINDUZ” I. Udal Planaren barruan, Zumarragako Udalak, Gizarte Zerbitzu arloaren bitartez, Zumarragako Adinekoen Kontseilua sortzen hasi da.

Kontseilu horren helburua da, alde batetik, Zumarragan zahartu nahi den moduari buruz hitz egitea, dauden proposamen eta aukerak aztertzea, eta proiektu berrien diseinuan parte hartzea. Hausnarketarako, eztabaidarako, elkarrizketarako eta lanerako gunea izango da, eta, besteak beste, udalerriak gaur egun dituen gizarte-erronka hauek jorratuko ditu: adinekoen ikusgarritasuna eta parte-hartzea, adinekoen eta Udalaren arteko lotura, belaunaldien arteko loturak, bakardadearen detekzioa eta prebentzioa, adinari lotutako estereotipoak gainditzea, zahartze aktibo egokirako prestakuntza, auzoak udalerriko erdigunearekin lotzea, etab.


Gainera, kontsulta-organo ez-loteslea eta aholkularia izango da udalaren barruan. Hau da, udalak adineko pertsonei zuzendutako ekimen berri bat ezartzea planteatuko balu, kontseiluak feedback-a emango lioke eta proiektu horiek sortu eta kontsultatzeko gune bat izango litzateke.

Aldi berean, hilean behin lan-plan bat landuko da, hainbat gairi buruzko hitzaldiak eta prestakuntza-ikastaroak egiteko.

Zumarragako Adinekoen Kontseiluan parte hartu nahi duten pertsona guztiak Gizarte Zerbitzuen Sailarekin harremanetan jar daitezke 943 72 91 55 telefonora deituz edo gizarte@zumarraga.eus helbidera idatziz.