Jornada buenas prácticas 2026
X Jardunaldia Euskadi Lagunkoia Berria
Datorren azaroaren 18an, Euskadi Lagunkoia Berriaren X. Jardunaldia 2026 egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian.
Orain arte egindako ibilbideari erreparatzeko, Euskadi Lagunkoia Berriaren eraginari buruzko azterketaren emaitzak ezagutzeko eta urte hauetan izandako esperientziak eta ikasitakoak partekatzeko topagunea izango da. Etorkizunera begiratzeko aukera ere eskainiko du jardunaldiak, erronka berriak identifikatu eta ekarpenak jasotzeko, adinekoekin lagunkoiagoak diren udalerriak eta komunitateak eraikitzen jarraitzeko.
Horrez gain, Euskadi Lagunkoia Berria sarera batu diren udalerri berriei eta 2026ko jardunbide egokiei aitortza egingo zaie, tokian tokiko konpromisoa eta egindako lana balioan jartzeko.
Lekuak mugatuak dira, eta izena emateko hurrenkera errespetatuko da.

