Lagunkoia
Lagunkoia
eu

Zer da Euskadi Lagunkoia?

Lagunkoia

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Institutuak abian jarritako ekimena da Euskadi Lagunkoia. Helburu nagusi hau du: adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzoak eta inguruneak hobetzeko bidean.

Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak martxan jarritako «Age Friendly Environments Programme» ekimenean oinarrituta dago. Gaur egun, atxikita dauden 81 udalerrik osatzen dute Sarea.

Euskadi Lagunkoiaren helburuak lagunkoitasunari dagokionez

Adineko pertsonak protagonista
Adineko pertsonak protagonista
Adineko pertsonak euren herrietan eta hirietan ongizatea sortzen lider aktiboak izan daitezen ahalbidetzea.
Herritarren parte-hartzea
Herritarren parte-hartzea
Partaidetzako prozesuak sortu eta bultzatzea, herritarrak erabakiak hartzen inplika daitezen.
Ekimenak
Jardunbide egokien sarea
Ekimen berritzaileen sarea sortzea, lagunkoitasuna hobetzeko helburuarekin.
Eraikuntza kolektiboa
Eraikuntza kolektiboa
Lankidetzan aritzea adinekoekin, udalekin, saltokiekin, farmaziekin eta gizarte eragileekin, ingurune lagunkoiak sortze aldera.
Partaidetza prozesua, behetik hasita

Partaidetza prozesua, behetik hasita

Behetik gorako parte-hartzea sustatzea da lanaren ikuspuntuaren oinarria: herritar guztien —eta bereziki adinekoen— partaidetzatik hasita, gizarte eragileen eta erakunde pribatuen parte-hartzea eta administrazio publikoen inplikazioa bultzatzea.

8 lan esparru

Lagunkoitasunak 8 esparru nagusi hartzen ditu, eta horien barruan askotariko ezaugarriak hartzen dira kontuan: ingurune fisikoari dagozkionak (garraioa, etxebizitza, aire zabaleko eremuak eta eraikin publikoak), gizarte ingurunearekin lotutakoak (partaidetza eta enplegua, errespetua eta inklusioa, eta gizarte eta komunitate egitura) eta zerbitzuenak (komunikazioa eta informazioa, eta gizarte zein osasun zerbitzuak). Esparru horiek guztiak elkarri lotuta daude. Hala, adibidez, ingurune fisikoak eragina izan dezake osasunean edo partaidetza sozialean, eta informazioak, berriz, baliabideen eta zerbitzuen erabileran..

Ingurune fisikoa
Garraioa
Etxebizitza
Aire zabaleko eremuak eta eraikinak
Gizarte ingurunea
Herritarren partaidetza eta enplegua
Errespetua eta inklusioa
Gizarte eta komunitate egitura
Zerbitzuak
Komunikazioa eta informazioa
Gizarte zerbitzuak eta osasuna

Informazio liburuxka

Euskadi Lagunkoia zer den ulertzeko, liburuxka batean bildu ditugu funtsezko xehetasunak. Hementxe bertan deskarga dezakezu.
Lagunkoia

Ezagutu Euskadi Lagunkoia bideo honen bidez

Udalerriak 81 Udalerriak
Saltokiak 78 Udalerriak
Ekimenak 78 Udalerriak
Adineko Pertsonak 78 Udalerriak

Izan nahi duzu Udalerri Lagunkoia?

Ezagutu Euskadi Lagunkoiarekin bat egiteko urratsak