Lagunkoia
Lagunkoia
eu

Lekukotzak biltzen dituzten materialak eta lagunkoitasunean aurrera egiteko gidak

Aurkezpena

Euskadi Lagunkoia, bizitzaz betetako bidea

Euskadi Lagunkoia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila sustatu eta Matia Institutuak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.

Diagnostikoak, planak eta ebaluazioa

Bideoak

Antzuola Lagunkoia

Antzuolako talde eragileko kideek herri lagunkoi baten eraikuntzan parte hartzeak beraientzat zer suposatzen duen kontatu digute: "herriaren onerako ari gara lanean, gure esperientziarekin uste dugu ekarpenak egin ditzakegula", "batez ere Antzuolako pertsonak gara eta auzokide gisa denontzako eta guztion artean gauzak egiten ditugu, eta horrela bakarrik pentsatzen dugu lagunkoia izango den herri bat eraikiko dugula".

Abadiño Lagunkoia

Abadiño Lagunkoiaren esperientzia ezagutu Jose Mari Macias talde eragileko kide baten bitartez, espazio publikoan egindako ekimen lagunkoi baten bidez. "Konturatu gara benetan nahi genuena bidea dela, parte hartzea, zein helburutara iristen ginen alde batera utzita... konturatu ginen ez zitzaigula axola zer lortuko genuen, elkarrekin ibiltzea inporta zitzaigun".

Campezo | Kanpezu Lagunkoia

Kanpezuko talde eragileko Juani Musituk Arabako landatartasunaren errealitatea aurkezten digu eta herriak bizirik jarrai dezan pertsona bakoitzak egin dezakegun ekarpenaren garrantziaz hitz egiten digu: "bakoitzak aletxo bat hondar ematen badu eta denok soka beretik tira egiten badugu herriak funtziona dezake”

Irura Lagunkoia

Marimi Ugaldek taldean parte hartzearen garrantziaz, auzolana eta elkar-laguntza berreskuratzeaz, Irura bezalako udalerri batentzat lagunkoitasunak suposatzen duenaz eta belaunaldien arteko harremanak duen garrantziaz hitz egin digu. "“Taldeak neri bizitza ematen dit, neri uste det… neretzat dala bizitzeko gogo hori”