Lagunkoia
Lagunkoia
eu

Euskadi Lagunkoiaren lagunkoitasun programak

Establezimendu Lagunkoia

Adinekoen beharrak kontuan hartzen dituzten establezimenduen sarea sortzea da Establezimendu Lagunkoia programaren helburua. Establezimendu horiek zerbitzuen lagunkoitasuna hobetzeko konpromisoa dute, eta, gainera, hauskortasun eta zaurgarritasun egoerak detektatzea eta horietan laguntza ematea sustatzen dute.

Horretarako, Euskadi Lagunkoiatik tresna eta informazio guztiak eskaintzen ditugu beharrak aztertzeko, guneak egokitzeko eta establezimenduak topagune bilakatzeko, horietan aukera egon dadin sozializatzeko eta herritarrei laguntzeko sareak sortzeko

Lagunkoiak gara
Aurrez aurreko tailerren bidez edo Prestakuntza izeneko online trebatzeko tresna erabiliz, aukera izango duzu:
  • Zure negozioaren lagunkoitasuna hobetzeko jarraibideak ezagutzeko.
  • Langileak sentsibilizatuta, bezeroarentzako arreta zerbitzua eta adinekoen arreta hobetzeko.
  • Beste establezimendu batzuekin esperientziak partekatzeko, eta bizikidetza eta tokiko lankidetza sustatzeko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako udalerrietako establezimenduen artean.
  • Zure negozioaren autoebaluazioa egiteko, hobetzeko arloak zehazte aldera.
  • «Lagunkoiak gara» zigilua lortzeko. Horren bidez, establezimendu lagunkoiaren konpromisoa zabalduko duzu eta bizi kalitatea hobetzen lagunduko duzu Euskadi Lagunkoiari atxikitako udalerrietan.

Farmazia Lagunkoiak

Farmazia Lagunkoia farmazien zeregin komunitarioa indartzeko diseinatutako programa bat da, eta premiak garaiz detektatzeko eta laguntzeko funtsezko espazio bihurtzen ditu. Horretarako, Lagunkoia lagunkoitasuna sustatzen duen taldearekin, gizarte-zerbitzuekin eta/edo adinekoen figura teknikoarekin, osasun-zentroekin eta tokiko beste eragile batzuekin koordinatuta lan egiten dute. Helburua Euskadiko adinekoen bizi-kalitatea hobetzea da, lankidetza-sare baten bidez.

2023an, pilotaje bat egin zen Dulantzin, Aretxabaletan eta Barakaldo-Gurutzetan. Saio parte-hartzaileak egin ziren beharrak identifikatzeko eta esku-hartze bateratuko ekintzak zehazteko. Prozesu horren barruan, Lan Batzordeak sortu ziren, inplikatutako eragile guztien ordezkariekin. Horri esker, esku-hartzeen koordinazioa hobetu ahal izan zen, eta farmaziak komunitatearen barruan erreferentzia-puntu gisa finkatu ziren.

2025ean, programa eskalagarritasun-fasean dago, udalerri berriak ezartzeko gida izango den online prestakuntza bultzatuz. 2026an oro har hedatu aurretik, metodologia hiru herritan aztertuko da, bideragarritasuna eta hainbat testuingurutara egokitzeko gaitasuna bermatuz. Gainera, aldizkako bilerak egingo dira zalantzak argitzeko eta programaren hedapen-prozesua errazteko.

Farmazia

Legatua

Euskal lurraldearen ondare immaterialaren transmisioa adineko pertsonen bidez.
Ekimena proiektu dokumental batean datza. Euskadi osoko adineko pertsonen esperientziak jaso dira bertan, bideo formatuan, Euskal Herriaren ondare immateriala eta kulturala transmititzeko helburuarekin. Gainera, tradizioa, kultura eta balioak transmititzean adinekoek euskal gizartean bete duten rola nabarmendu nahi da.

Ezagutu Euskadi Lagunkoiaren material guztiak

Dokumentazioa, gidaliburuak, eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako udalerrietan bizi kalitatea hobetzeko Euskadi Lagunkoiak gauzatzen dituen ekimenei buruzko bideoak.