Lagunkoia
Lagunkoia
eu

Ondarea Julián Arrate

"Maite dut herrigintzan ibiltzea eta pentsatzen dut hori izan behar dala bidea"

Julian Arrate, Lekeitio Lagunkoiako kideak, urteak daramatza bere komunitatearentzat modu altruistan lanean “Neretzako oso garrantzitsua da batzea, konpartitzea gauzak, herrian dauden gauzak gure indarraz aldatzen saiatzea edo hobetzea eta aktibo horiek pentsatzen dut aprobetsatu egin behar direla”

Herri-baratzean landatzen du, bakarrik dauden pertsonak bisitatzen ditu, udalerriko gizarte-lanetan parte hartzen du eta bizitza komunitarioan parte hartzera animatzen ditu herritarrak “maite dut herrigintzan ibiltzea eta pentsatzen dut hori izan behar dala bidea, konbenzitu beharko genuke beste jendea ere bai, aktibo sentitzen dena eta denbora librea duena ere bai…”