Zer egin behar da Udalerri Lagunkoia izateko?

Udalerri Lagunkoia
Udalerri Lagunkoia izateko, adineko pertsonen inplikazioa eta Udalaren konpromisoa behar dira. Lagunkoitasunean aurrera egite aldera, etengabeko hobekuntzako zikloari hasiera emango zaio horrela.
Zure udalerria Euskadi Lagunkoia ekimeneko kide egiteko urratsak
Hasteko, proiektura atxikitzeko sinadura eta ekimen lagunkoiak garatzeko konpromisoa eskatzen zaio Udalari.
Atxikitzeko sinaduraren ondoren, 4 fase dituen lan plana finkatuko da, eta baita 0 fasea ere, adineko pertsonak protagonista izango dituen Talde Sustatzailea martxan jartzeko.

Etengabeko hobekuntzako 4 fase
- 0. fasea: talde eragilea sortzea. Batez ere, udalerriko lagunkoitasuna hobetzeko lan egiten duten adinekoek osatzen dute. Talde hori da prozesu osoaren buru eta Udalari laguntzen diona.
- 1. fasea: Diagnostikoa. Udalerriaren lagunkoitasun-mailari buruzko hasierako balorazioa, adinekoen eta, oro har, herritarren iritzia entzunda.
- 2. fasea: Lagunkoitasun plana. Diagnostikoaren beharrak detektatu ondoren, Planean helburuak eta jarduera-ildoak zehazten dira, beharrei erantzuteko egin beharreko ekintzen proposamenekin batera.
- 3. fasea: Esku-hartzea. Plana aurkeztu ondoren, ekintzak edo ekimenak martxan jartzen hasten da.
- 4. urratsa: Ebaluazioa. Amaitzeko, martxan jarritako ekintzen eta udalerrian garatutako prozesuaren fase guztien ebaluazioa egiten da.
Lau fase horiek etengabeko hobekuntzako ziklo bat osatzen dute. Azken ebaluazio-fasea amaitutakoan, lehenengo fasetik (diagnostikoa) hasi behar da lanean. Hala, etengabeko hobekuntza-prozesu bat ezartzen da udalerri lagunkoi bat lortzeko.
Zer eskaintzen du Euskadi Lagunkoiak?
Fase eta urrats guztien garapenean laguntzeko, Euskadi Lagunkoiak laguntza teknikoko taldea jarriko du udalerrien eskura.

Aholkularitza eta prestakuntza
Esperientziak trukatzea
Programak ezartzea
Barreiatzea eta komunikatzea

