Zer da Euskadi Lagunkoia?
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak sustatu eta Matia Institutuak abian jarritako ekimena da Euskadi Lagunkoia. Helburu nagusi hau du: adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzoak eta inguruneak hobetzeko bidean.
Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak martxan jarritako «Age Friendly Environments Programme» ekimenean oinarrituta dago. Gaur egun, atxikita dauden 84 udalerrik osatzen dute Sarea.
Euskadi Lagunkoiaren helburuak lagunkoitasunari dagokionez
Partaidetza prozesua, behetik hasita
Behetik gorako parte-hartzea sustatzea da lanaren ikuspuntuaren oinarria: herritar guztien —eta bereziki adinekoen— partaidetzatik hasita, gizarte eragileen eta erakunde pribatuen parte-hartzea eta administrazio publikoen inplikazioa bultzatzea.8 lan esparru
Lagunkoitasunak 8 esparru nagusi hartzen ditu, eta horien barruan askotariko ezaugarriak hartzen dira kontuan: ingurune fisikoari dagozkionak (garraioa, etxebizitza, aire zabaleko eremuak eta eraikin publikoak), gizarte ingurunearekin lotutakoak (partaidetza eta enplegua, errespetua eta inklusioa, eta gizarte eta komunitate egitura) eta zerbitzuenak (komunikazioa eta informazioa, eta gizarte zein osasun zerbitzuak). Esparru horiek guztiak elkarri lotuta daude. Hala, adibidez, ingurune fisikoak eragina izan dezake osasunean edo partaidetza sozialean, eta informazioak, berriz, baliabideen eta zerbitzuen erabileran..