Teodosia, nekazaria
"Nire 86 urterekin oraindik baratzerako ilusioarekin jarraitzen dut"
Lurrak hizkuntza bat duela gogoratzen dut, gaur egungo umeek ikasi behar ez dutena. Tristea da lurraz hitz egin eta zertaz ari zaren ez ulertzea, garia, garagarra, errota, ogia nola egiten den... ez jakitea" Teodosia jaio zenetik da nekazaria. Berak deskribatzen duen modura, emakume lagilea da, indartsua, eguraldiaren ezbeharretara ohitutakoa. Landako bizitza erabat aldatu dela kontatzen digu, lehen 43 familik lan egiten zuten lurra jorratzen, eta orain ordea, bik bakarrik.
Berak 86 urte ditu eta oraindik baratzerako ilusioarekin jarraitzen du. "Ahal dudan heinean, nire letxuga, porrua eta azenarioa landatzen jarraituko dut".