Edelmira, dendaria
"Dena hau orain dela 103 urte iraki zuen nire amaginarrebak. 29 urterekin hasi nintzen bertan lanean, ez genuen dirurik eta ordu asko sartu behar genituen.."
“Dena hau orain dela 103 urte iraki zuen nire amaginarrebak. 29 urterekin hasi nintzen bertan lanean, ez genuen dirurik eta ordu asko sartu behar genituen..”. Edelmiraren begiek disdira berezia dute, are gehiago Pinedo Confecciones dendaz hitz egiten duenean. Bere bizitzaren zati izaten jarraitzen du. Euskal jantziak salduz eman du bere bizitza. Jendeak egunrokotasunetik aske sentitzeko gogoa duela dio, festetan irten eta deskonektatu nahi dutela pertsonek. Denda txikiek gogotik jasan dituzte krisiaren ondorio lazgarriak. Gasteizen gero eta nazioarteko arropa-kate gehiago daude. Baino Edelmirak ez du etsiko, betiko establezimenduek xarma berezia ematen baitiote hiriari.