Joan edukira
Lagunkoia

Jardunbide egokien Jardunaldia

Atal honetan, azken urteetako jardunbide egokien jardunaldi bakoitzean azaldutako lan, material eta komunikazio guztia bildu dugu. Helburua ezagutza hori guztia hurbiltzea eta biltzea da, eta interesa duen edonorentzat eskuragarri izatea.

Lagunkoitasunari buruzko europako jardunbide egokien ix jardunaldia

Euskadi Lagunkoiaren IX. Jardunaldia

Ametxe

Niamh Kavanagh

Manchester-eko Unibertsitatea.

Niamh ikertzailea da Co-Creating Age-Friendly Social Housing proiektuan, adinekoentzako etxebizitza sozial lagunkoiagoak sustatzen dituena. Manchesterreko Unibertsitatean Soziologian doktorea da, eta zahartzea, hiri-berritzea eta justizia soziala ditu ikergai; Manchester Urban Ageing Research Group taldekoa da.

Ekimen

Ametxe

Ametxe: landa-etxebizitza kooperatiba.

Gordexola, Bizkaia.

Irabazi asmorik gabeko erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiba da, autopromozioz eta jabetza kolektiboan antolatua, Bizkaian etxebizitza eskuragarriago, jasangarriago eta eraginkorrago baten alde. Ametxe baserria birgaitu da, eta gaur egun sei bizikidetza-unitatek osatzen dute; kooperatibak kudeatzen ditu eta bazkideei lagatzen die erabilera. Espazioak eremu pribatuak eta instalazio komun ugari biltzen ditu —sukaldea, jangela, garbitegia, erabilera anitzeko gelak eta nekazaritza ekologikoko baratzea, besteak beste—. Elkarren arteko laguntza, bizitzaren malgutasuna eta gizartearen zerbitzura dagoen bizikidetza-eredu berritzailea sustatzen ditu.

Axuntase

Axuntase: belaunaldi arteko cohousinga.

Llanera, Asturias.

Erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiba da, Llaneran (Asturias). Etxebizitzen jabetza kolektiboa da, eta multzoak 36 etxebizitza pribatu ditu, 2 eta 3 logelakoak, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako instalazioekin. Horrez gain, badira espazio komunak ere: jolastokia, garbitegia, erabilera anitzeko gelak, sukalde eta jangela komunitarioak, lorategia, biltegia eta aparkalekua. Komunitate hau belaunaldi artekoa da eta adin guztietako pertsonentzat irekia, belaunaldien arteko bizikidetza sustatuz.

Calico

Calico: Care and Living COmmunity.

Forest, Belgika.

Bruselan (Belgika) kokatutako belaunaldi arteko eta elkartasuneko etxebizitza-proiektua da. Helburua da etxebizitza eskuragarriak eskaintzea eta belaunaldi desberdinen arteko bizikidetza sustatzea, elkartasuna eta laguntza bultzatuz. 34 etxebizitza-unitate ditu, gizarte-etxebizitzak zein alokairuzkoak barne, eta etxerik ez duten pertsonentzat edo egoera ahulean dauden emakumeentzat aterpe segurua eskaintzen du.

Lugaritz

Lugaritz: bizitza osorako etxebizitzak.

Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa.

Esperientzia berritzailea da Gipuzkoan: 54 etxebizitza alokairuan, etxe arrunt gisa bizitzeko diseinatuak. Erabat egokituak eta irisgarriak dira, eta bizitzeko modu, estilo eta erritmo anitzak errespetatzen dituzte. Lugaritzeko etxeak laguntza edo zaintza behar duten (edo etorkizunean behar ditzaketen) pertsona eta familientzat pentsatuta daude. Gainera, egunero eskaintzen da etxez etxeko laguntza kontratatzeko aukera, goizeko 8etatik gaueko 10ak arte, pertsona bakoitzaren bizitza-planarekin uztartuta. Pertsona orok du erreferentziazko profesional baten laguntza: hark bizitza-plana sustatzen du, laguntzak antolatzen laguntzen du eta inguruko baliabideekin zubi-lana egiten du.

Trabensol

Trabensol: adinekoen cohousinga.

Torremocha del Jarama, Madrid.

Espainiako lehen “adinekoen cohousing” esperientzia da, Madrilgo mendialdeko herri batean kokatua. 54 apartamentu ditu, 50 metro koadrokoak, pertsona bakarrarentzat edo bikoteentzat, eta espazio komunak ere bai: jangela, liburutegia, lorategia, garbitegia eta erabilera anitzeko gelak, besteak beste. Kooperatiba honetan bazkideak ez dira etxebizitzen jabe, erabilera-eskubidea dute; komunitatea, berriz, modu kolektibo eta demokratikoan kudeatzen da. Helburua da bazkide bakoitzaren pribatutasuna, autonomia eta independentzia bermatzea bere apartamentuan, eta aldi berean komunitate-bizitzaren aberastasuna eskaintzea, espazio, jarduera eta baliabide partekatuen bidez.

Trabensol

Huis Perrekes. Zaintzak dituzten etxebizitzak dementzia duten pertsonentzat.

Geel, Belgika.

1986an sortua, Oosterlon (Belgika) dagoen etxebizitza- eta eguneko zentro-konplexu bat da. Dementzia duten pertsonentzat ostatua, arreta eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen du, adinari erreparatu gabe eta bizitzaren amaierara arte. Lau etxebizitza edo bizikidetza-unitate ditu, guztira 16 pertsona bizi direlarik bertan, gaitasun kognitiboaren maila desberdinekin. Etxebizitza bakoitza bi solairuko etxe arrunt baten moduan diseinatuta dago, inguruan lorategi txiki batez inguratuta. Horrez gain, komunitate osoari irekita dagoen auditorio txiki bat dauka —han abesbatzak, prestakuntzak eta kontzertuak egiten dira—, baita aire zabalean bazkariak, jolasak, kulunkak eta komunitate osoarekin egiten diren jarduerak antolatzeko lorategi bat ere.