2025eko azaroaren 12an, Lagunkoitasuneko Europako Jardunbide Egokien IX. Jardunaldia ospatuko dugu Gasteizen, Euskadi Lagunkoia Berriak antolatuta, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Sailaren babesarekin.
Urteroko topaketa hau erreferente bihurtu da adinekoekin lagunkoiak diren ekimen inspiratzaileak ezagutarazteko, partekatzeko eta indartzeko.
2025eko gaia: Etxebizitza eta belaunaldien arteko harremanak
Etxebizitza-ereduek, espazio partekatuek eta belaunaldien arteko proiektuek gizarte inklusiboago, kohesionatuago eta iraunkorrago bat nola eraiki dezaketen hausnartuko dugu.
Non: Europa Jauregia – Francisco de Vitoria Auditorioa, Gasteiz
Noiz: 2025eko azaroaren 12a, 9:00etatik 14:00etara
Laster irekiko dugu izen-ematea eta jardunaldiko programa osoa argitaratuko dugu.
Gorde data eta zatoz gurekin!
#EusLagunkoiaBerria25
