Lagunkoia
Lagunkoia
eu

Alzheimerra duten pertsonei zuzendutako proiektu soziala. INVISIBLE BEAUTY

Xehetasunak

Kultura, dementziak, Alzheimerra, artea, aniztasuna, sentsibilizazioa
Gipuzkoa
Helburuak

Alzheimerra duten pertsonen memoria fisikoa, musikala eta emozionala sustatzea, musikaren, mugimenduaren eta dantzaren bidez.

Metodologia

TAILERREN ARDATZ NAGUSIA

Alzheimerra duten pertsonekin egiten diren jarduerak dira, ateak itxita egiten dira eta beren gaitasun fisikoak, musikalak eta emozionalak estimulatzea dute helburu, ahalik eta denbora gehien mantentzeko.

ARDATZ KULTURALA

Publiko orokorrari zuzendutako jarduerak dira. Helburua da gaixotasunaren inguruan sentsibilizatzea eta normalizatzea, erakunde arduradunek Alzheimerra duten pertsonei eta haien senideei eskainiko dizkieten prestazioak eta zerbitzuak hobetzeko lehen urrats gisa. Publikoari begira egiten diren jardueren artean, TOPAKETA IREKIAK nabarmentzen dira. Horietan, Alzheimerra duten pertsonekin dantzaren bidez egiten den metodologia eta egiten den lana partekatzen da publikoarekin.

Erakunde sustatzaileak:
Afagi Alzheimer Logo MUSIKENE Logo-fundacion-kutxa Escudo Diputacion Foral Gipuzkoa Escudo Ayuntamiento de Donosti Gobierno Vasco Ayuntamiento Hondarribia Logo CND