Belaunaldien arteko topaketak: Talo dastaketa eskoletan Euskararen Egunean
Xehetasunak
Belaunaldien artekoa, parte-hartzea, kultura, Bizkaia
Igorre (Bizkaia)
Helburuak
Euskal Herriko ohiturei eusteko belaunaldien arteko ekintza bat da.
Metodologia
Euskararen Egunean TALO tailerrak egiten dira herriko eskolan. Adineko pertsonak eskolako jantokira hurbiltzen dira eta taloak egiten eta jaten dituzte haurrekin batera.
Arratiako Haranean taloek tradizio handia izan dute, baina belaunaldi berriak ohitura galtzen joan dira. Ekintza hau duela 5 urtetik egiten da, Euskararen Egunean (abenduak 3), eskolak dinamizatuta eta udaleko euskara teknikarien laguntzarekin. Horrela, eskolako urteko planetan sartu da.
Erakunde sozialak
- Igorreko ikastetxea
- Igorreko Udala
- Jubilatuen Elkartea