Lagunkoia
Lagunkoia
eu

Bizi Ispasterko nagusiak elkartearen belaunaldien arteko programa, Ispasterreko eskola publikoarekin eta Ispasterreko gurasoen elkartearekin lankidetzan.

Xehetasunak

Parte-hartzea, belaunaldien artekoa, kultura, boluntariotza, Bizkaia.
Ispaster (Bizkaia)
Helburuak

Bizi Ispasterko Nagusiak Elkartea 1993an sortu zen, eta, besteak beste, helburu hauek ditu:

  1. 01

    Adinekoen balioak ezagutzea eta garatzea, belaunaldiarteko jardueren bidez, adin desberdinetako pertsonek ezagutzak eta esperientziak trukatu ahal izateko.

  2. 02

    Ispasterko udalerrian, 2-12 urteko eskola bat dugu, eta, gaur egun, 60 ikasle ditu. Bizi Ispasterko Nagusiak elkarteak boluntario gisa aritzeko, harremanak sortzeko eta elkar aberasteko aukera duenez, Ispasterko eskolako zuzendaritzari eskaini zitzaion adinekoak prest egongo ginatekeela bizitzako esperientziak ezagutarazteko, ikasleek teknologia berriei eta beste gaitasun batzuei buruz dakitena irakasten diguten bitartean.

  3. 03

    Ikastetxeak baiezkoa eman zion, baita Guraso Elkarteak ere, eta laguntzeko prest agertu ziren.

  4. 04

    Bilera bat egiten dugu ikasturte-hasieran. Hiru estamentuak elkartzen gara (2019-2020ko ikasturterako, ikasleen mailako ordezkariek ere jarduerak proposatzea pentsatu dugu), ikasturteko jarduera orokorrak prestatzeko (bat hiruhileko bakoitzean). Gero, hiru bilera egiten dira, bat jarduera bakoitzaren aurretik.

Metodologia

Ispasterko oraingo adinekoak gaur egungoarekin zerikusirik ez duten bizimoduak izan dituzte: iturriko urik gabe, argindarrik gabe, eta ia komunikazio-sistemarik gabe. Udalerria landagunean dago, eta, batez ere, nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi da, baina, Lekeitiotik hurbil dagoenez, arrantzako kontserba-industrian, gazitze-industrian… ere aurkitzen du lana. Hortaz, udalerrian historia horren protagonista izan diren adinekoen kultura, ezagutza eta esperientziak ezagutarazi behar ditugu, eta gaur egungo bizimoduekin, jarduerekin eta gizarte-ingurunearekin alderatuz haiek ikusarazi. Adinekoek asko dute erakusteko, baina ikasi ere egin dezakete. Ispasterko eskolaren eta ikasleen garaiak ez du zerikusirik haien aitona-amonenarekin, eta irakaskuntzak eta ezagutza hartzeko eta izapideak egiteko metodo informatikoak izugarri aldatu dira. Hori dela eta, Bizi elkarteak esperientziak eta ezagutzak elkarri erakusteko aukera eskaini zion Ispasterko eskolari, eta, aldi berean, belaunaldiarteko elkartasuna, gizarteratzea eta gizarte-kohesioa lantzeko, adinekoak baloratzeko, portaerak, elkarrekiko errespetua, boluntario gisa aritzeko aukera ere...

Erakunde sustatzaileak
  • Bizi Ispasterko Nagusien Elkartea
  • Ispasterko Eskola
  • Guraso Elkartea