Lagunkoia
Lagunkoia
eu

Erlauntza

Xehetasunak

Zahartze aktiboa, komunikazioa, Gipuzkoa
Donostia (Gipuzkoa)
Helburuak

Donostiako auzoetan Erlauntza Taldeak eraikitzen hastea, osasun-, gizarte-, kultura-, kirol- eta zahartze aktiboko zerbitzuen hurbileko arduradunek osatuak, eta pertsona horien artean konfiantza-maila handiak lortzea, bakoitzak bere espaziotik (fisikoa) eta esparrutik (funtzioa) zerbitzu-helburuak hobeto lor ditzan.

Helburu espezifikoak:

  1. 01

    Elkarren ezagutza pertsonala eta instituzionala areagotzea.

  2. 02

    Auzoko baliabideen instalazioak eta pertsonak ezagutzea.

  3. 03

    Profesional bakoitzak garatzen duen lanerako abantailak sortzen dituzten konexioak sortzea, konexio horiek praktika zikliko moduan finkatzea (prozesuak), emaitzak zabaltzeko.

  4. 04

    Kasu onak jendaurrean ezagutzea.

  5. 05

    Harremanak sendotuko dituzten tresnak sortzea (analogikoak edo digitalak).

  6. 05

    Hurbiltasun-zerbitzu bakoitzean emaitzak goragoko mailetara igotzea.

Metodologia

Erlauntzak tokiko profesional-taldeak sortu nahi ditu, beren espezialitatean ezagutu, aitortu eta harremanetan jartzen direnak auzoko adinekoentzako zerbitzua indartzeko, bakoitzaren eginkizunaren eta ordezkatzen duten erakundearen jardueraren bitartez. Erlauntza artisau-lana da, pertsonei, antolatutako programei, antolatzeko aurreikuspenen daudenei eta eskura dauden baliabide ukigarri eta ukiezinei buruz gehiago jakiteko denbora behar den neurrian.eskura dauden baliabide ukigarri eta ukiezinei buruz gehiago jakiteko denbora behar den neurrian.

Erakunde sustatzaileak:
Logo Aptes Logo Etorkizuna
  • EURLANTZA Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartearen ekimena da, EUSKALTRUST proiektuaren barruan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du, Etorkizuna Eraikiz programaren bidez.