Gure ibaien osasuna hobetzeko bidean, adinekoen parte-hartzearekin
Xehetasunak
-
01
Debagoieneko udalerrietako uraren kalitatea hobetzea.
-
02
Horretarako, ibaien eta ibaiadarren diagnostikoa egitea.
-
03
Arlo horretako prestakuntza handitzea.
-
04
Hobetzeko proposamenak egitea hainbat mailatan: herriak, eskualdeak, lurraldeak.
-
05
Debagoiena Lagunkoia osatzen duten pertsonen parte-hartzea sustatzea eta, horien bidez, adinekoen eta horien elkarteen parte-hartzea ere sustatzea, arazoen definizioan eta hobekuntza-proposamenetan duten protagonismoa bermatuz.
-
06
Adinekoen eta haien elkarteen prestakuntza bultzatzea.
-
07
Debagoiena Lagunkoiaren eta eskualdeko erakundeen arteko harremana sendotzea.
2018ko hasieran, Debagoieneko erretiratuen eta pentsiodunen lau elkartek Debagoiena Lagunkoia eratu genuen, eta jendaurrean aurkeztu genuen, herriko "lagunkoia" ekimeneko beste talde batzuekin batera. Une horretatik aurrera, proiektu komunak garatzen hasi ginen, eta horietako bat, zehazki, URA izenarekin egiten duguna da. Deba ibaiaren eta haren ibaiadarren egoera aztertzen dugu: ur zikinen azterketa, kanalizazioa, ibaiaren garbiketa, ingurunearen egoera, zaborra, landaredia eta fauna, etab.
Herri bakoitzeko udalekin harremanetan jarri ginen emaitzak partekatzeko. Hala ere, ekimen zehatzak gauzatu ahal izateko, erakunde bakoitzaren eskumenak ezagutu behar genituen (udala, aldundia, URA agentzia). Debagoiena Lagunkoiako kideok eta inplikatutako udaletako ordezkariok prestakuntza- eta informazio-saio bat antolatu genuen URA agentziarekin.
- Debagoiena Lagunkoia (Aretxabaletako Basotxo, Antzuolako Landatxope, Eskoriatzako Olazar eta Bergarako San Joxepe elkarteak).
- Debagoieneko eta Mankomunitateko udalak.