Irakurgaiak partekatzen
Xehetasunak
-
01
Harremanetan dauden taldeek estereotipo sozialak gainditzea, esperientzia emozional esanguratsuen bidez (adinarekin erlazionatutako estereotipoak, gazteen irudi sozialarekin erlazionatutakoak, kultura-aniztasunarekin erlazionatutakoak, etab.).
-
02
Auzoko harremanen ingurunea lagunkoia izan dadin ahalbidetzea.
-
03
Gazteengan komunitate bateko kide izatearen sentimendua indartzea eta harreman sozial atseginen bidezko loturak eskaintzea, umeek eta adinekoek partekatutako balioetan oinarritutakoak.
«Irakurgaiak partekatzen» proiektua Piztu zure auzoa programaren ekimen berri gisa sortu da. Programa hori Gasteizko hiru auzotan ari da garatzen.
2018an, belaunaldien arteko eta kulturen arteko proiektua zehaztu zen, irakurketa sustatzeko, "irakurketak partekatuz". Nortasun kultural espezifikoak dituzten pertsonak eta taldeak harremanetan jartzen dira, kulturen arteko elkarrizketa, integrazioa eta bizikidetza bultzatuz.
Eskola-umeengan hauek indartu beharrean oinarritzen da proiektua:
- Gaztelaniaz irakurtzea eta idaztea, emaitza akademikoak hobetzeko bide gisa.
- Osagai emozionaleko harreman positiboak bultzatzea eta komunitatearekiko lotura indartzea.
- Adinekoen inguruan dauden estereotipo negatiboak lantzea.
- Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
- Sirimiri Gizarte eta Kultura Zerbitzuak
- Gasteizko Santa Maria HLHI
- Kokuk elkartea