Mugikortasun urriko pertsonak garraiatzeko eta lekualdatzeko zerbitzua Muskizen
Xehetasunak
-
01
Autonomia edo irisgarritasuna ez galtzea edo galdu izana konpentsatzea, eta leku batetik bestera joateko eta eguneroko jarduerak egiteko laguntza ematea.
-
02
Sare naturala osatzen duten zaintzaileei laguntza ematea mugikortasun urriko pertsonei egokitutako garraio-zerbitzuan.
-
03
Erabiltzaileei ingurune komunitarioan integratzen laguntzea, eta isolamendua saihestea, banakako arreta-planean dauden jarduera komunitarioetara eramanez edo hurbilduz.
-
04
Beste zerbitzu batzuek esku hartzea dakarten behar-egoerak detektatzeko elementu gisa erabiltzea.
-
05
Pertsonak bere etxean bizitzen jarrai dezan ahalbidetzea.
-
06
Mugikortasun urriko pertsonak batera eta bestera eramanda haien gaitasunak garatzen laguntzea.
Beren kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonei egokitutako Garraio kolektiboko zerbitzuak batez ere baliabide komunitarioetara iristeko laguntza eta garraioa eskaintzen ditu.