Zahartzea ez da bizi-kalitatea galtzearen sinonimo
Xehetasunak
Zambrana (Araba)
Helburu orokorra da landa-udalerrietan bizi diren 65 urtetik gorako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, jarduerak abian jarriz mendetasun-egoerak prebenitzeko jarduerak garatuz, eta, horrela, adinekoak beren etxean eta gizarte-ingurunean gera daitezen sustatzea.
Landa-inguruneko despopulazioak, biztanleriaren zahartzeak, biziraupen-tasak gora egiteak, bakarrik edo adinekoekin batera bizi diren adinekoen kopuruak gora egiteak, familia-ereduan izandako aldaketek eta pertsona askok etxean bizitzen jarraitu nahi izateak kolektibo horren beharrak handitzea ekarri du, eta ekintza eta baliabide berritzaile eta egokiagoak garatzeko erronka planteatu du. Gizarte orokorrean ikusten den joera hori areagotu egiten da landa-eremuan.
Horregatik, udalerriko adinekoentzako arreta-zerbitzuen plangintza eta antolamendua hobetzeko beharra planteatzen dugu.
Zanbranako Udala: talde politikoa eta oinarrizko gizarte-zerbitzuetako langilea.Añanako kuadrilla: Kultura-teknikaria eta berdintasun-teknikaria.Osakidetza: Zanbranako lehen mailako arreta, erizaina eta medikua.Beste Gizarte eragile batzuk: Zanbranako Santa Luzia parrokia (apaiza). Zabalate Kultur elkartea (Zanbrana).