Asparrenako Eguneko Arretarako eta Etxebizitza Komunitariorako Landa Zentroko jantokian hornikuntza eta elikadura jasangarri baterantz
Xehetasunak
Arreta eta zainketak, gizarte-zerbitzuak, Bizkaia
Asparrena (Bizkaia)
Helburu orokorrak
Ekimen honen helburua da Asparrena udalerriko adineko pertsonei arreta ematen dien jantokian elikadura-praktika ekologiko eta jasangarri baterako trantsizio-aldi bat erraztea.
Metodologia
Arabako Lautadako Landa Garapenerako Elkartearen Jarduera Planaren helburua da 2020an eskualdeko jantoki publikoetan tokiko produktua eta produktu ekologikoa handitzea.
Helburu hori eskualdeko eragile instituzional eta sozialen azterketa- eta hausnarketa-prozesu batetik abiatzen da, hiru jarduera-eremutan oinarrituta: garapen iraunkorra, gizarte-kohesioa eta bizi-kalitatea.
Erakunde sustatzaileak
- Lautada Landa Garapeneko Elkartea
- Asparrenako Udala
- Eskualdeko nekazaritzako elikagaien ekoizleak
- Eguneko Arreta eta Etxebizitza Komunitarioko Landa Zentroko jantokiko sukaldeko arduraduna
- guneko Arreta eta Etxebizitza Komunitarioko Zentroko erabiltzaileak
- Gizarte Zerbitzuak