Lagunkoia
Lagunkoia
eu

Hiriko dendetarako irisgarritasun-eredua

Xehetasunak

Irisgarritasuna, mugikortasuna, hurbiltasuna, elkartasuna
Donostia (Gipuzkoa)
Helburuak
  1. 01

    Mugikortasun-arazoak dituzten pertsonei ingurunea irisgarri egitea.

  2. 02

    Merkataritza sentsibilizatzea eguneroko erronka izan daitekeen pertsonekiko enpatizazioaren garrantziaz.

  3. 03

    Agerian jartzea, borondatea eta aldaketa txikiak eginda, asko egin dezakegula besteen alde.

Metodologia

Amarako Merkatarien Elkarteko batzarrak, kideen sentsibilitatea ikusita, alderdi garrantzitsu bat aztertu zuen gero eta handiagoa den talde batentzat dendak irisgarriak izan daitezen: mugikortasun urriko pertsonak, adinekoak, gurpil-aulkian doazen pertsonak, haur-kotxeekin doazen gurasoak, etab.

Hori dela eta, plan bat prestatu zen Amarako dendek bi urrats erraz egin zitzaten talde horiei irisgarritasuna bermatzeko:

  1. Identifikazio-plaka bat jartzea (ikusi erantsitako dokumentua), hari gabeko tinbre eta guzti (plakan bertan jartzen da, eta kendu egin daiteke denda itxita dagoenean); norbaitek sartu behar duenean, tinbrea sakatuko du, eta dendariak atea zabalduko dio.

  2. Arrapala: eskailera-maila bat duten dendek zurezko arrapala bat jar dezakete mugikortasun urriko pertsonaren bat etortzen denean.

    Oso arrapala arina da, eta denda bakoitzak behar duenaren arabera egin da.

  3. Donostia Sustapenak plaka edo arrapala jartzeak dakarren kostuaren % 50 ordaintzen du; hortaz, esparru publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzako proiektu bat da.