Horkonpon
Xehetasunak
Parte-hartzea, belaunaldien artekoa, Gipuzkoa, boluntarioak
Donostia (Gipuzkoa)
Helburuak
Herritarrak autonomoagoak izan daitezen (do it yourself) eta taldean gehiago lan egin dezaten (do it together) laguntzea du helburu, adineko pertsonen (gizonak eta emakumeak) ezagutzaren transmisiotik abiatuta. Konplizitate-uneak sortzea ez dakitenen eta ezagutza transmititzen dutenen artean, eta, aldi berean, belaunaldien arteko harreman-une oso aberasgarriak sortzea.
Metodologia
HorKonpon tailer irekia da, eta eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun tresnak konpontzea eta berrerabiltzea du helburu. Helburua da herritarrak autonomoagoak izatea (do it yourself) eta taldean gehiago lan egitea (do it together). Horretarako, adin eta gaitasun guztietako jendea bildu nahi du, elkar ikastea sustatzeko, ezagutza teknikoak eta teknologikoak partekatuz.
Erakunde sustatzaileak:
- DSS2016 eta Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiaren arteko proiektu gisa sortu zen. (Proiektuan lanean jarraitzen duen erakundea).