Nagusilan. Zilarrezko haria
Xehetasunak
-
01
Nahi gabeko bakardadean dauden adinekoei telefonoz laguntzea.
-
02
Adineko pertsonen artean boluntariotza sustatzea.
-
03
Adinekoen arteko gizarte-harremanak sendotzea.
-
04
Adinekoen bakardade-sentsazioa arintzea eta haien aldartea hobetzea.
Zilarrezko haria doako telefono bidezko laguntza-zerbitzua da, nahi gabeko bakardadean dauden adinekoentzat. 2000. urtean sortu zen, eta, ordutik, Nagusilaneko boluntariotza ehunka adinekori lagundu die. Gai interesgarriei buruz hitz egiten da haiekin, eta beren etxeetan bakarrik bizi diren edo sentitzen diren adineko askok ez duten espazio sozial hori sortzen da. Horretarako, Nagusilaneko boluntarioek telefonogune bat zuten elkartearen bulego nagusietan, eta bertatik egiten eta jasotzen zituzten txandaka antolatutako deiak.