World Kafea, diagnostikoaren emaitzak ezagutarazteko eta sinergiak bilatzeko
Xehetasunak
Irisgarritasuna, mugikortasuna, hurbiltasuna, elkartasuna, komunikazioa, parte-hartzea
Igorre (Bizkaia)
Helburuak
Ekintza honen helburu orokorra da tokiko elkarte eta eragileei (zehazki, adinekoekin zerikusia dutenei) diagnostikoan jasotako ondorioak azaltzea, ezagutaraztea eta publiko egitea.
Metodologia
Tokiko beste elkarte eta eragile batzuekin partekatu nahi izan ditugu diagnostikoan landutako eta amaitutako puntuak, bai eta hainbat gairi buruz egindako ekarpenak eta sinergiak aurkitzeko aukerak ere.
Erakunde sustatzaileak:
- Igorreko Udala
- Jubilatuen Elkartea
- Bizi Batzordea